"Espazioaren eta une musikalaren manamenduak irauliz irudika
ditzakegu doinu, harreman eta giro berriagoak. Ezagutzen duguna denean
eskura dezakegun bakarra, gauza asko galtzen ari gara unez une. Musikak
alda daitezke sorrarazten dituen bizitzak aldatu nahi baditu. Une edo
memento trankilen ezak erne izan behar ditu gure indarrak. Gure ergelkeria
ez da inoiz besteena baino handiago agertuko." 2005 ko Otsailak 19 eta 20 bitartean Ondarroan Mikel eta Iñigo Santos anaiekin lau kantuz osaturiko maketa grabatu zuten eta horrez gero beraiek jardun dute Une-ren zuzeneko teknikari bezala. Hainbat kontzertu eskaini ondoren, estudio handi batean denborari begira grabatu ordez, beste giro batean lasaiago ibiltzea bilatuz (badakizue… Une Nare Eza) 2005 bukaeran, Oihukaren eskutik, Santos anaiekin lehen diskoa grabatzen ziren Santos Records estudioetan. Diskoan Gaizka Peredak, taldekide bat gehiago izango balitz bezala (Sorkun, Etsaiak, Afrika, Bad Sound System… bezalako taldeentzat lanak eginak zituenak eta urte batzuk atzerago Jaimerekin Psychophony taldean kantatzen zuenak) programatutako soinuak landu zituen, kantuei kolore ezberdinak erantsiz. Nahiz eta taldearen ardatza bere honetan segi, 2006 hasieran azken
aldaketa batzuk izan ziren: Jaime
baxujoleak, musika munduan profesionala izanda Madrilen beste abentura
musikal bati ekin zion eta Ruben-ek
Batzelonan soinu ikasketak burutzea erabaki zuen. Horrela UNE
laukote bilakatu zen: Rober Garzia
gitarrarekin, Xabi Oraa de Zumarraga
baterian, eta Aitor Uriarte ahotsa.
Baxuan, eskarmentudun musikari bat, Karmelo
Aretxaga “Melows” elkartu zitzaien (Bulldozer,
Zurkaitz, PiLT-en ordezko ibilia …). Oihukaren zigilupean urrian merkaturatu berri da hamaika kantuz osaturiko “Une Nare Eza” diskoa eta Juanma, Izaskun eta Unaiek egin duten CD Rom interaktibo bat ere gordetzen du gehigarri bezala. Diskoko diseinu lanak “Melows”ek egin ditu eta argazkiak Jessica del Campo argazkilariak. “Hontza Produkzioak” lanean dihardu
taldearen zuzenekoen plangintzari dagokionean. |