|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
2008/08/30
Indarrak berreskuratu, kantu berriak osatu eta besteak beste Aitor-ek
Latzen taldearen despedida bira gauzatzeko urte beteko isilunearen
ondoren UNE (Une Nare Eza) berriz ere bueltan da, inoiz baino indartsuago,
disko berri batean murgilduta buru belarri (taldearen bigarren diskoa).
Lehenengo diskoaren ildoan irailak 1 ean sartuko dira Ondarroako
Santos Records estudioetara eta bertan izango dira hilaren erdialderarte.
Ondoren, Epifita Labs Barcelona estudioetan, bertako soinu ingeniarien
ardurapean, egingo dituzte nahasketa eta masterizazio lanak hilabete
pasako egitasmo zirraragarria osatuz.
Baga Biga diskoetxearen apustu sendoa dela medio, ilusio handiak
bereganatzen dituen disko berri hau, laster, hurrengo hilabeteetan
izango da kalean, entzungai
Laster aurreratuko dizkizuegu zehaztasun gehiago.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
2007/05/20
Taldeak, “Une Nare Eza” biran murgilduta aurkitzen den bitartean,
Bilboko eta Donostiako FNAC dendetan
geldiune bat egingo du bere lehen lana bertan aurkeztu ahal izateko.
Aurkezpen kontzertu hauek maiatzaren
31 an eta ekainaren 20 an izango dira hurrenez hurren.
Gonbidatuta zaudete! |
|
|
|
|
|
2007/01/27
UNE kamisetak salgai web bitartez.
DENDA. |
|
|
|

|
|
2006/11/07
UNE Euskadi
Gaztea irratian izan da Joseina
Etxeberria eta Ilaski Serranorekin
batera “Une Nare Eza” diskoa
aurkezten. Bertan, solasaldiaz gain diskoko hiru kantu zuzenean
jo dituzte akustiko eran; “Bihozkadak”,
“Su(rik) gabe” eta “Hustu nigan (penak)”.
ELKARRIZKETA
ENTZUN |
|
|
|
|
|
2006/10/01
UNE
- Une Nare Eza (Oihuka, 2006)
Jadanik salgai.
ESKATU
CDa |
|
|
|

|
|
2006/09/27
Irailak 27, asteazkena, eguerdiko 12:00 tan UNE taldeak jadanik
eskuragarri dagoen bere lehenengo diskoa, “Une Nare Eza”, prentsaren
aurrean aurkeztu berri du Bilboko SGAE-n.
Argazkia: Luis
Jauregialtzo / Argazki Press |
|
|
|
|

|
|
2006/08/23
UNE-k irailean aterako den bere lehen diskorako, “Bihozkadak” kantuaren
bideo klipa grabatu ostean, “HEMEN” kantuaren bideoklipa grabatu
berri du Abuztuak 23, asteazken gauean, Boluetako (Bilbo) Santana
27 aretoan. Bertako giro onaren eta bizitako gertutasunaren ondorioz
taldeak hurbildu ziren guztiak biziki eskertu nahi ditu.
Mila Esker!
|
|
|
|
 |
|
2006/07/05
UNE taldeak 2006 ko Apiriletik diskoaren aurrerapena ezagutarazi
du “Bihozkadak” kantuarekin. Hamaika kantuz osaturiko diskoa irailean
argitaratuko da Oihukaren zigilupean.
Era berean Hontza Produkzioak gira bat prestatuko du taldeak diskoa
jendaurrean aurkeztu dezan hurrengo hilabetetan.
|
|
|
|
 |
|
2006/05/13
Oihukari esker “Bihozkadak” kantuaren bideo – klipa grabatu berri
da Hernaniko inguruetan.
Giro ezin hobea bizi izan zen bertan, agur bat han izan ziren guztiei.
|