|
|
|
|
|
“rock benetan atmosferikoa: indartsua, kementsua, stoner kutsuko
musikak ematen duen dentsitatearen barnean bere ahots melodiko eta
bereziarekin bidea eginez; erritmo aldaketetan aberatsa eta intentsitateari
dagokionean pixkanaka behetik gora joan zen, oro har musikoek eszenatokia
menderatzeko trebetasun itzela agerian utziz.”
|
|
|
|
|
|
“Begiak itxi eta diskoa entzuten egotea bezala dira kontzertuak”
A.G.
|
|
|
|
|
|
... UNE ezin da generikoki metal berria bezala ezagutu izan denaren
zakuan sartu, ez da ere pop talde soila ezta ohiko "euskal
rock" taldea. Baina guztietatik dauka pixka bat, nolabait....
v lagungarri diren abesti dotoreak, sentikorrak, intentsuak… dira
oro har (“emozionalak” esango luke norbaitek). Berehala asetu beharrean,
entzunaldiak aurrera doazen heinean, gero eta zuku gehiago atera
ahal zaizkien piezak. Ea orain lan honek etorkizunean jarraipena
duen. Bitartean, behinik behin, debut itxaropentsua dakarkigute
mahai gainera.
Unai S.A.
|
|
|
|
|
|
"Espeso y coetáneo, lineal y melódico, con ambiente
tristón común en los tiempos descreídos que
corren, ‘Une Nare Eza’ se puede comparar con PiLT, Pog Mo Thong,
Sen e incluso unos Ken 7 no metalizados o los postreros Lin Ton
Taun; con españoles tipo Sober, Circus y Skizoo; y con mundiales
de la talla de Tool e Incubus, por ejemplo..."
Oscar Cubillo. |
|
|
|
|
|
UNE taldearen lehen diskoaren izenburua une hitzaren hizkien bueltan
dabil; hots, "Une Nare Eza" edo beste modu batera esanda,
memento trankilen edo lasaien eza.
UNE taldearen musika-egituretan ahotsaren norabideak zerikusi handia
du. Aitor Uriarteren ahotsak markatzen ditu pautak eta askotan kantuen
estrategiak. UNE rock indartsuaren atalean dago, baina melodiari
dagokionez, pop estiloa ere dario. Baina indartsua esan dugu, eta
jite metaleroak ezin ditugu ahaztu; gitarra gihartsu eta gogorrak
soinu programatuekin uztartzen dira. Laburtuta, UNE rock-pop alorreko
metal ukituak dituen taldea da. Sentimenduak, laztan latzenetan
eta kolpe sentikorrenean adieraziak unerik une.
ritxi aizpuru |
|
|
|